DBHko 2. maila, kayak txangoa.

Ekainaren 9an, asteartean, DBH2. mailako ikasleek irteera egingo dute Ereagako portura kayak-ean ibiltzera. Goiz osoko irteera izanik, hamaiketakoa eramatea gomendatzen dugu. Eraman beharrekoak: – Barik txartela kargatuta – Bainu-jantzia – Toalla – Aldatzeko arropa – Oinetako ITXIAK (hau azpimarratu digute), Kroks, kangrejerak, edo buztitzeko kirol oinetakoak. – Eguzkitarako krema. Hotza edo euria eginez gero, txanoa…

DBH 3. Maila Bilbora irteera

Maiatzaren 19an, (asteartea) DBH3ko ikasleak Bilbora joango dira Agiantza elkartearen lana ezagutzera. Lehenengo eta behin Bilboko Santutxu auzora abiatuko gara, pobrezian bizi diren pertsonei zuzendutako eguneko zentroa eta ostatua ezagutzera. Gero San Francisco auzora abiatuko dira eta bertan COE bisitatuko dugu (lanerako eta orientaziorako gunea). Gero, elkarte honek kudeatzen duen jantoki soziala bisitatuko dute. Bertara…

TANTA zozketa 2026

Mezu honen bidez, aurten ere TANTA ekimena martxan dagoela gogorarazi nahi dizuegu. Baina aurten, inoiz baino garrantzi handiagoa du guretzat. Zer da TANTA? TANTA ez da txartel bat bakarrik; Euskal Herriko Ikastolen proiektua bultzatzeko lankidetza-tresna nagusia da. Lehen jai bakoitzak egiten zituen zozketak ordezkatu ditu, indarrak batzeko eta proiektu komunari bultzada bateratu bat emateko. Zergatik…

LURRASKA HAUR HEZKUNTZA 5 URTE

HH 5 gelako ikasleak (Aitziber eta Ane), ekainaren 1ean eta 2an Lurraska Baserri Eskolara joango gara, bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil. Ekainaren 1ean, astelehenean, goizeko 9:30ak aldera ikastolatik irtengo gara eta ekainaren 2an, 16:00etan bueltatuko gara. Haurren bila Buenavista auzoaren aldapan dagoen autobus geltokira…

Lehen Hezkuntzako 6. mailako Makina-Erremintaren Museora irteera.

LH 6.mailako ikasleek, maiatzaren 15ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Makina Erremintaren Museora joango dira, Elgoibarrera. Bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik. Egun osoko irteera izango denez, hamaiketakoa eta  bazkaria ekarri beharko dute.  Betiko ordutegia beteko da (9:00 – 16:30). Irteeraren prezioa 20€koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da.

Bihotz Gaztea Ikastolaren 60.urteurrena

  Bihotz Gaztea Ikastolak 60 urte: Ospakizun eta Hitzaldi Egitaraua Bihotz Gaztea Ikastola bere 60. urteurrena ospatzen ari da, sei hamarkadatako herrigintza eta hezkuntza ibilbidea omentzeko asmoz. Hori dela eta, maiatzerako egitarau berezia prestatu dugu, hitzaldi interesgarriekin eta herri-ekitaldi nagusi batekin. Hitzaldiak Ikastolan Gure komunitatea formatzen jarraitzeko, bi saio garrantzitsu izango ditugu maiatzaren hasieran: Maiatzak…

Egonaldia Allon LHko 5. maila

Apirilaren 28tik 30era Allora (Lizarraldea) egingo dugu egonaldia LH 5. mailako ikasleekin. Hona hemen informazio garrantzitsua: 🚌 Irteera eta itzulera: Irteera: apirilaren 28an, goizeko 9:30ean ikastolatik, Fiorentina taberna aurreko autobus paradatik. Dena den, betiko ikastolara betiko ordutegian etortzea eskatzen dizuegu. Itzulera: apirilaren 30ean, Mirabueno parkean 16:30ean egongo gara. 🍱 Oharra: lehen egunerako, ikasle bakoitzak bere…

Ikastola buru-belarri aritu da Santurtziko APNABIk antolatutako martxan

Joan den igandean, Santurtziko kaleak urdinez eta elkartasunez bete ziren. Gure ikastolak modu aktiboan parte hartu zuen APNABIk (Bizkaiko Autismo Elkartea) antolatutako martxan; autismoa ikusarazteko eta gizarte inklusiboagoa eta kontzienteagoa sustatzeko hitzorduan, hain zuzen ere. Konpromiso itzela Goizeko lehen orduetatik, ikastolako familia, ikasle eta irakasle ugarik bat egin genuen udalerria zeharkatu zuten ehunka lagunekin. Ibilaldiaz…

UDALEKUAK 2026: “EMAN HEGOAK”

UDALEKUAK 2026: “EMAN HEGOAK” Uda hurbiltzen ari dela eta, pozik jakinarazten dizuegu aurten ere “Eman Hegoak” udalekuak martxan jarriko ditugula. Gure helburua haurrek euskaraz ondo pasatzea, lagun berriak egitea eta oporrez gozatzea da, ingurune seguru eta dibertigarri batean. Hona hemen udalekuen xehetasun nagusiak: Datak eta Ordutegia Egunak: Ekainaren 22tik uztailaren 17ra arte. Ordutegia: 09:00etatik 13:00era.…

Familiak eta eleaniztasuna

Gure ikasleen euskararen erabilera indartu nahi dugu. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Familiek asko egin ahal dute ikasleen euskara erabileran. Honen inguruan aritzeko webinar batean parte hartzea eskatzen dizuegu. Webinar hau etxetik zein ikastolan bertan ikusi ahal izango duzue.  Apirilak 22an, arratsaldeko 18:00-19:00 bitarte “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua”  webinerra izango dugu Kike Amonarrizekin.…