LH 6.mailako ikasleek, maiatzaren 15ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Makina Erremintaren Museora joango dira, Elgoibarrera. Bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik.
Egun osoko irteera izango denez, hamaiketakoa eta bazkaria ekarri beharko dute.
Betiko ordutegia beteko da (9:00 – 16:30).
Irteeraren prezioa 20€koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da.







