TXANGOA “ROQUELAND”-ERA (HH, 4 ETA 5 URTE)

Urtarrilaren 26an HH 4 eta HH 5 geletako umeak Roqueland maketa museora goaz. Bilbon kokaturik dago eta bakarra da Espainia mailan. Denak bizia hartzen duen museo berezi honetara goizez joango gara eta eguerdirako itzuli. Beraz, ez dugu bazkaririk eraman beharko. Irteeraren prezioa 8,25€ izango da eta hurrego erreziboan kobratuko da. Txango honetara eraman beharrekoa materiala…

DBHko 3. MAILAKO FRANTSESEKO IKASLEAK BILBORA DOAZ!

DBH 3ko Frantseseko ikasleek irteera egingo dute, abenduaren 21ean, Frantses arloarekin erlazionatuta. Lehenengo hiru orduetan klase normala izango dute. Gero Bilbora joango dira metroan, beraz, ezinbestekoa da Barik-a (kargatuta) eramatea. Ibilbidean Bilboko eraikuntza esanguratsuak ezagutuko dituzte. Irteera honek lotura du lantzen ari garen β€œLa tour la plus haute” unitatearekin. Ikasleek hamaiketakoa eraman ahal izango dute,…

DBH 4-KO TEKNOLOGIAKO IKASLEAK ZAMUDIORA!

Datorren asteazkenean, abenduaren 13an, DBH 4-ko Teknologiako ikasleak Zamudiora joango dira. Ikasleek First Lego Leagueren inguruko formazio saio bat izango dute metaversoaren inguruan. Bertan errealitate birtualaren ezagutzan sakonduko dute eta eremu desberdinetan dituen erabilerak ikusiko dituzte. Ikasleak metroan joango dira Bilbora eta handik Zamudiora, autobusez; beraz, ezinbestekoa da Barika kargatuta eramatea. Eguerdian berandu helduko direnez,…

ZUGAZTIETARA (DBH 4)

Abenduaren 19ean, asteartea, DBH 4. mailako ikasleek txangoa egingo dute Zugaztietara, Gorputz Hezkuntzako arloak antolatuta. Irteteko ordua: 9:30etan Ikastolatik. Lehenengo orduan klasea egongo da. Heltzeko ordua: 16:00ak aldera. OHARRA: Goiz osokoa izanik, hamaiketakoa eraman behar da eta mendirako arropa eta oinetako egokiak. Ikasleko 7,60€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasako da.