URRIKO AGENDA
Ikasturte berria martxan dago eta, iaz bezala, udaletxeak hilero antolatzen dituen euskal ekintzak partekatuko ditugu zuekin euskaraz gozatzeko aukera izan dezazuen. Hortxe doakizue urriko txostena.
Ikasturte berria martxan dago eta, iaz bezala, udaletxeak hilero antolatzen dituen euskal ekintzak partekatuko ditugu zuekin euskaraz gozatzeko aukera izan dezazuen. Hortxe doakizue urriko txostena.
Zorionak aurtengo Eskola Olinpiadetan parte hartu duzuen ikasle guztioi! Primeran egin duzue!
INPRIMAKIA Ikastolako begiraleen lan-poltsa berritzen ari gara datorren ikasturterako. Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, inprimakia bete eta zure curriculuma erantsi. Honakoa eskatzen dugu: Adin nagusikoa izatea. Ezinbestekoa da euskara maila oso ona edukitzea. Baloratuko dugu: Begirale tituloa. Zer jarduera edo kiroletarako egongo zinateke prest? Animatu eta sar zaitez gure lan poltsan! Jardueraren ideiarik edo…
Azken urteetan bezala, udan udalekuak euskaraz eta ingelesez egingo ditugu. Ingelesezko udalekuak, St. Georgek, eskolaz kanpoko hornitzaileak, kudeatuko ditu. Albiste honen bidez, ingelesezko udalekuei buruzko informazioa helarazten dizuegu. INSKRIPZIOAK
Familia agurgarriak: Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu udan antolatuko ditugun udalekuen berri emateko! Negulekuak gabonetan, udaberrilekuak Aste Santuan eta orain… udan, Ingeles udalekuekin batera, zuzenean Ikastolak antolatzen dituen hiru asteko udalekuak aurkezten dizkizuegu! Udalekuak ekainaren 24tik uztailaren 12ra iraungo dute, biak barne, 9:00etatik 14:00ak arte. Harrera zerbitzua eskaintzen dugu egunero goizeko 8:00etatik aurrera eta…
Guztiontzako prestakuntza irekia. Otsailaren 22an, 17:30ean, eskuz egindako jostailu-tailerra egingo dugu 0-6 urteko haurren garapeneko etapa bakoitzerako. Gure proiektuan, materiala ahalik eta errealena eta naturalena izatea lortu nahi dugu, haurrak zentzumenen bidez eraikitzen baitu ezagutza. Horrelako jostailuak eskainiz, ikaskuntza esanguratsua sortzeko aukera ematen zaie. IZENA EMATEKO FORMULARIOA
Ba al dakizue zertan datzaten honako hitz hauek? Grooming-a, sexting-a, stalking-a, sextorsion-a,… Zatoz otsailaren 19rako antolatuta dagoen hitzaldira eta kontzeptu hauek ezagutzeaz ez ezik, zuen seme-alabak mundu digitalean nola babes zenitzakete ikasiko duzue. Hitzaldira etortzeko, honako formularioa bete beharko duzue. Eskerrik asko eta anima zaitezte!
Kaixo Familia, eskolaz kanpoko ekintzak, urriaren 2an hasiko dira. Urriaren lehengo astean, ikasleak klaseetan geldituko dira eta ekintza bakoitzeko monitoreak jasoko ditu. Jarduera bakoitzerako adierazitako guneetara laguntzeko. ST Georgek ematen duen ingeleseko ekintza irailaren 25ean hasiko da.