Datorren maiatzaren 24an, larunbatean, Urrats Moreak – IV. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Emakumeen Mendi Martxa, Ortuella, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Abanto-Zierbena, Trapagaran eta Muskizko Udalek antolatuta.
Bertan parte hartu ahal izango dute ibilaldia antolatzen duten edozein udalerritan erroldatutako emakumeek eta adingabeek.
9,5km-ko ibilbidea izango da, eta Zugaztietako aparkalekutik irten eta Ortuellako Otxartaga parkera iritsiko da. Ibilbidea, gehienbat, Ortuellako udalerritik igaroko da, aurtengo ibilaldiaren udalerri anfitrioitik. Trapagarango udalerrian, Zugaztietako aparkalekutik hilerrira eta Abanto-Zierbenan, Peñas Negras eta Trianoko zelaien artean barneratuko da.
Ibilaldiaren egunean bertan motxila bat oparituko da. Ura, arropa erosoa, mendiko oinetakoak eta trekking makilak eramatea gomendatzen da.
Izen-emateak bihartik maiatzaren 1etik 21era bitartean egin ahal izango dira, biak barne, esteka honen bidez, Santurtziko Udaleko Berdintasun Zerbitzuan Sabino Arana 3-2º pisuan edo 944 20 58 00 telefonoan (321 luzapena).








