Familia agurgarriak:
Bihotz Gaztea Ikastolatik zuengana jotzen dugu Gabonetan antolatuko ditugun Negulekuen berri emateko!
NEGULEKUAK 24-25!
Ikastolak zuzenean antolatzen dituen Negulekuak abenduak 23, 26 eta 27 (1. ASTEA) eta abenduak 30 eta urtarrilak 2 eta 3. (2. ASTEA) izango dira. 9:00etatik 13:00ak arte. Egunero, goizeko 8:00etatik aurrera harrera-zerbitzua eskaintzen dugu, baita jantoki-zerbitzua, aukerakoa ere, 13:00etatik 15:00ak arte.
Neguko oporrak gurekin bizitzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Dudarik gabe, lagunekin zein familiarekin solasaldian ahaztuko ez duten esperientzia paregabea izango da.
Hurrengo eskaintzaren arabera, egunen zein ordutegiaren aukeraketa familien kontu izango da. Honela egituratuta dago negulekua:
- Harrera (aukerakoa): 08:00-09:00
- Negulekuak: 09:00-13:00
- Jantokia (aukerakoa): 13:00-15:00

Informazio osagarri gisa, honako datu hauek eskaintzen dizkizuegu:
- Izena emateko galdetegia hau bete eta diru sarrera kontu honetan egin beharko da, partehartzailearen izena eta abizenak jarriz: ES44 3035 0035 58 0350068811
- Izen-ematearen azken eguna: abenduak 12
- Kopuru minimoak: Negulekuak, 10 ume / harrera gela, 4 ume / jantokia, 6 ume
- Taldeen argitalpena: abenduak 16
- Gutxieneko talderik ateratzen ez bada, matrikula osoa itzuliko da.
- Ikastolak ezinbesteko arrazoiengatik udalekuak bertan behera utzi behar baditu, ez dira kudeaketa-gastuak itzuliko (ordaindutakoaren %15a).
- Gutxieneko taldea ateratzen bada, ez da zenbatekoa itzuliko abenduaren 19a igaro ondoren. Ezta parte-hartzaileen gaixotasunen kasuan ere.
- Ikastolatik kanpoko familiei 10€ gehituko zaie asteko.







