Datorren astean euskal astea ospatuko dugu ikastolan. Asteazkenetik ostiralera, gure kultura eta euskararen inguruko ekintza desberdinak egingo ditugu Ikastolan. Hala nola, ipuin kontalarien bisita, kirol desafioak, adin desberdinen arteko kidetzeak, dantzak, abestiak, eskulanak eta euskal jolasak. Ikasleen arteko talde-lana, sormena eta euskararen erabilera indartzea dira gure helburu nagusiak.
Ostiralean ordutegi berezia izango dugu 13:00ak arte, eta ez da jantoki zerbitzurik egongo (HH1. zikloan izan ezik). Horrez gain, egun horretan hamaiketako berezia egingo dugu ikastolatik kanpo. Gomendagarria litzateke ikastolako kamiseta jantzita etortzea umeak erraz kokatzeko. Bertan hamaiketako gisa, ogia txorizoarekin jateko aukera izango dugu, eta mesedez, zuen seme-alabak alergia edo intolerantziarik izango balu, jarri mesedez irakasleekin harremanetan.








