AZAROAK 25, ASTEARTEA
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan egun honi buruzko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatuko dugu, gure ikasleen artean errespetua, berdintasuna eta elkarbizitza balioak indartuz.
Gure konpromisoa ikusarazteko, haur guztiak animatzen ditugu egun horretan arropa edo osagarri morea eramatera (kamiseta, zinta, zapia…). Morea koloreak emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren ikurra bilakatu da eta justizia eta berdintasunaren sinbolo da.
Ikastolan indarkeriarik gabeko gizartearen garrantzia landuko dugu. Horrez gain, patioan paper handi bat jarriko dugu, eta bertan, mezuak, hausnarketak edo konpromisoak uztera animatzen zaituztegu.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik, berdintasun eta errespetuan hezitzen laguntzeagatik.








