Kaixo ikastolazale,
Datorren maiatzaren 26an egingo da Ibilaldia Getxon. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, guztion laguntza beharko dute antolatzaileek.
1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko.
Gure ikastolan 12-15 laguneko talde bat batzea eskatu digute gune ezberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dute eta gune bakoitzean edari eta ogitarteko txosna bana jarri dituzte.
Taldea maiatzaren 10rerako osatuta egotea nahiko genuke (apuntatzeko azken eguna, maiatzak 10). EMAN IZENA FORMULARIO HONETAN.







