Datorren abenduaren 19an, Olentzero eguna dela eta, kalejira handia egingo dugu denok batera gure herrian zehar (HH 2. ziklotik DBHra).
Ikasleek, irakasleek eta familiek kaleak girotuko ditugu gure abesti tradizional ezagunenekin.
Hurrengo asteetan, ibilbideari, ordutegiari, jantziei, abestiei eta abarri buruzko informazioa emango dizuegu baina momentu honetan jarduera egin ahal izateko beharrak azaltzera gatoz.
Nola lagundu dezakegu?
Boluntarioak behar ditugu jarraian zehazten ditugun funtzioak betetzeko:
– 10 pertsona ibilbidea zaintzeko (patruila). Zuen betebeharra oinezkoentzako pasabideak, garaje-irteerak eta sor daitezkeen ezustekoak zaintzea izango da. Zuen ordutegia, beraz 9:30etik 11:30era izango litzateke.
Lagundu nahi duzuen pertsona guztiek galdetegia hau bete besterik ez duzue egin behar abenduaren 12a baino lehen.
Mila esker guztioi! Primeran pasatuko dugu!








