💚💙Kaixo familia!
Sukaldatzeko gaitasunak erakutsi nahi badituzu, anima zaitez! Zure patata tortilarik onena egin eta gure tortilaren 2. lehiaketan aurkeztu.
Gainera, ekintza honekin DBH3ko familia boluntarioei hurrengo ikasturtean ikasleek izango duten ikas bidaiaren gastuak ordaintzen lagunduko diezu. Zure tortila, haiek prestatutako beste pintxo batzuekin batera salduko dute.
Zer jakin behar dugun:
Nork har dezake parte?
Gure ikastola osatzen dugun pertsona guztiok: familiak, ikasleak, langileak…
Entregatzeko ordutegia: 9:30etik 11:30era
Entregatzeko lekua: Gazbi-gela, 0. solairuan.
Entregatzeko prozesua:
Tortila boluntarioari emango zaie aurreikusitako lekuan.
Parte hartzaile bakoitzak izena emango du eta zenbaki bat esleituko zaio, dastaketa anonimoa izango delarik.
Tortilaren pintxo bat hartuko da dastaketarako, eta gainerakoa salduko da, datorren urteko ikas bidaiaren mesedetan.
Dastatzea:
Epai-mahaia 3 boluntarioz osatuta egongo da eta 12:00etan horretarako prestatutako gunean elkartuko dira:
- Ikastolako ama edo aita
- Ikaslea
- Ikastolako langilea
Aintzat hartuko dira, itxura, arrautzen sukaldatze puntua eta, jakina, zaporea!!
Sariak:
3 sari egongo dira: 1., 2. eta 3. sariak tortilla onenentzat. Irabazle bakoitzari zurezko koilara bana emango zaio, aitorpen gisa.
Anima zaitezte parte hartzera, aurten mundiala izango da!!!!
💚💙Gu gara ikastola, gurea da festa.








