Kaixo familia!
Badator Olentzeroren eguna eta HH 0-2 urteko ikasleek kalejiran parte hartuko ez duten arren, abenduaren 19an 10:00ak aldera Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dute haien geletan. Bikotea poz-pozik etorriko da haien klaseetara opariz beteta eta guztiek batera momentu ederrak bizitzeko aukera izango dute.
Gogoratu egun horretako ordutegia 7:30etik 13:00etara izango dela eta ez dela jantoki-zerbitzurik egongo.
Mila esker zuen inplikazioagatik, berotasunagatik eta laguntzagatik egun bizi eta pozgarri hauetan.







