Bihotz Gaztea Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluak. kooperatibaren estatutuen 25. artikuluko 1. atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Data: 2026ko otsailaren 19an (osteguna).
Lekua: Kooperatibako egoitzako gimnasioan.
Ordua: 17:00etan, lehenengo deialdian; 17:30ean, bigarrenean; eta 18:00etan, hirugarrenean.
EGUNEKO GAI-ZERRENDA
- Akta onartzeko bi bazkide izendatu.
- Aurreko Batzar Nagusiaren aktaren onarpen-txostena irakurri.
- Sozietatearen kudeaketa aztertu. 2024/2025 ikasturteko kontuak onetsi
- 2025/2026ko aurrekontua aztertu eta, hala balegokio, 2025/2026rako bazkideek egin beharreko aldizkako ekarpenak onetsi
- Nahitaezko zerbitzuengatiko kuotak onetsi
- Bazkide berrien sarrera-kuota eta derrigorrezko ekarpen kooperatiboa ezarri.
- 2024/2025 ikasturteko deskargua.
- 2025/2026 ikasturteko kudeaketa-plana
- Galde-eskeak.
Oharrak:
1.- Puntu ekonomikoei dagokien dokumentazioa bazkideentzako eskura dago kooperatibaren egoitzan.
2.- Bazkideek idatziz eskatu ahal izango dituzte, otsailaren 12 baino lehen, egokitzat jotzen dituzten azalpenak eta argibideak, galdetegi honen bidez, batzarrean erantzun daitezen.







