Artezkaritza Kontseiluak kooperatibaren estatutuen 48.2.l atalaren aginduari jarraituz, honako deialdia egitea erabaki du:
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Data: 2023ko abenduaren 12an (asteartea).
Lekua: Kooperatibako egoitzan. Gimnasioan.
Ordua: 17:30ean lehenengo deialdian, 18:00etan bigarrenean. 3. deialdia 18:30ean.
Eguneko aztergaiak:
- Akta onartzeko legeak agintzen duen bi bazkide izendatzea.
- Aurreko Batzar Nagusiko aktaren txostena irakurtzea.
- 2022-2023ko ekitaldiko kudeaketa aztertzea eta, bidezkoa bada, urteko kontuak onartzea.
- Galeren egozpena.
- Hala balegokio, Estatutu Sozialen aldaketaren proposamena onartzea.
- 2023-2024ko aurrekontua eta kudeaketa plana aztertu eta, hala balegokio, 2023-2024rako bazkideek egin beharreko aldizkako ekarpenak onartzea.
- Bazkide berrien sarrera kuota eta derrigorrezko ekarpen kooperatiboa ezartzea.
- Plan Estrategikoaren berrikuntzaren azalpena.
- Erregu eta itaunak.
Oharrak:
- Bazkide guztiek eskubidea dute kooperatibaren dokumentu ekonomiko guztiak eta estatutu sozialen borondatezko eta egokitzapenezko aldaketen testu osoak edo aldaketa horien justifikazio-txostenak egoitza sozialean aztertzeko, baita dokumentu horiek eta gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentu guztiak eskatzeko ere.
- Bazkideek idatziz eskatu ahal izango dituzte, azaroaren 30a baino lehen, egokitzat jotzen dituzten azalpenak eta argibideak, jasotako galdetegiaren bidez, batzarrean erantzun daitezen.







