Ikastolako inauteriak otsailaren 13an ospatuko ditugu eta aurten Euskal Herriko mitologia omendu nahi dugu. Guztion artean ibilbide sinboliko eta alaia egin nahiko genuke. Horra doaz ideia batzuk: mozorroen proposamenak
Ikasturte honetan, urtarrilean eta otsailean, mozorroak gauzatzeko eta dantzaren entseguak egiteko tailerrak antolatu nahi ditugu ikastolan. Elkarlanean ideia asko eta anitzak izan ditzakegu eta esku-lanetan eta joskintzan adituak zaretenok laguntza handia eman diezagukezue.
Helburua mozorroaren detaile bat egitea izango litzateke. Horra doaz gure proposamenak eta bakoitzak ekarri behar duen materiala:
HH: Galtzagorriak:
Kapela eta belarriak egiteko gomaeba berdea eta beigea ekarri behar ditugu.
LH 1, 2: Lamiak eta Tartalo:
Lamiaren oinak egiteko gomaeba laranja eta ilea egiteko, artile zuria edo horia, igerilekuko txanoa (ohialezkoa) eta jostorratza.
Tartaloren begia egiteko gomaeba zuria eta grisa eta ilea egiteko: artilea, igerilekuko txanoa (ohialezkoa) eta jostorratza
LH 3, 4: Basajaunen eta Basandereen:
Ilea egiteko artilea, igerilekuko txanoa (ohialezkoa) eta jostorratza ekarri.
LH 5, 6: Mari eta Jentilak:
Mariren koroa egiteko edozein koloretako gomaeba eta aluminioa.
Jentilen aizkora egiteko kartoia eta aluminioa. Soka batzuk ere ekar daitezke.
Tailerrak ikastolan burutuko ditugu ondoko egunetan:
-Urtarrilaren 30ean 16:30ean mozorro-tailerra eta 17:30ean entsegua
-Otsailaren 6an 16:30ean mozorro-tailerra eta 17:30ean entsegua
-Otsailaren 20an entsegua 16:30ean
Animatu zaitezte








