Aurten 24. Korrika ospatuko dugu, eta Bihotz Gaztea Ikastolak betikolez bat egin nahi du ekimen honekin. Horretarako gure herrian, Santurtzin antolatuko diren ekimenen berri eman nahi dizuegu, parte har dezazuen, eta aurten gure ekimen propiora gonbidatu nahi zaituztegu, ikastolan bertan.
Ekimenak:
- Martxoak 6: Zirkugintza 18:00etan Gernika parkean, umeei eta familiei zuzenduta.
- Martxoak 6: Binilo pintxada 19:30ean Mamarigako Kultur etxean.
- Martxoak 13: Korrika arratsaldea 16:30-19:00 Bihotz Gaztea ikastolan.
- Martxoak 15: Kantu poteoa 13:00etan Lagun tabernatik hasita, ‘Aupa Maurizia’ taldeak girotua.
- Martxoak 26: Korrika Santurtzin 15.24tik aurrera!!
Animatu zaitezte!







