Itxaso Gil Iglesias, gure ikasle ohiak, momentu honetan, gizarteratzea ikasten dabil eta praktikak egiten gure ikastolan.
¿Nolakoa izan da zure buelta?
Etxera itzultzea bezala izan da. Orain erabat aldatuta dagoen eta beste pertsona batzuk bizi diren etxe bat, baina, aldi berean, oso gustura sentitzen naiz hemen.
Ikastolatik orain dela 13 urte irten eta ibilbide luzea egin ondoren hau kontatzen digu: Ikastolaren ondoren, antzerkia askoz sakonago ezagutzen hasi nintzen Ibarrekolandako institutuan batxilergo artistiko eszenikoa egin nuenean. Ondoren, Madrilen bizi izan nintzen urte batzuetan aktore bezala formatzen. Han asko ikasi nuen, eta prestakuntza amaitzean, Pabellón 6-ko Gazte Konpainiara sartzeko probak egin nituen. Hautatu ninduten eta aktore profesional gisa egin nuen lehen lanean sartu nintzen. Harrezkero, aktore eta sortzaile lanetan jarraitu dut hainbat proiektutan. Gertukoenak “Esta tarde en Mentxaka” dira, Iñigo Cobo santurtziarrak idatzi eta zuzendua. Azaroaren 7an estreinatuko da Serantes Kultur Aretoan, eta egun batzuk geroago, azaroaren 13an, IXO Teatroak ekoitzitako “EROS” antzezlanarekin arituko naiz.
Eskaintzen didazuen espazio hau aprobetxatuz, batxilergo artistikoen existentzia eta garrantzia aldarrikatu nahiko nituzke. Batzuetan, badirudi hezkuntzak ez digula aukerarik ematen esparru artistikoan trebatzeko eta gure alderdi sortzaileena garatzeko. Baina espazio horiek badaude, eta garrantzitsua da merezi duten garrantzia eta ikusgarritasuna ematea.
GOGRATU: SKAn Santurtziko 45. Antzerki Jaialdia.
EROS Azaroaren 13an
ESTA TARDE EN MENTXAKA. Azaroaren 7an







