Ikasturte bukaera heltzear dago!! Hori dela eta, Ekainaren 18an, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako ikasleak Akarlanda parkera (Erandio) joango dira.
- Lekua: AKARLANDA
- Ordutegia: 9:45-16:00ak arte
Eraman beharrekoa:
- Bisera
- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak.
- Motxilan beste muda oso bat.
- Hamaiketakoa.
- Bazkaria eta edaria (autonomiaz jaten duten janaria)
Autobusa 9:45etan irtengo da Fiorentina Taberna ondoan dagoen autobus geltokian (Kanpanzar etorbidea), beraz, haurren sarrera betikoa izango da (9:00etan eta 9:20an).
Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera). Haurren bila etorri beharko duzue, 16:00etan, Santurtziko Mercadona ondoan dagoen enparantzara (Antonio Alzaga 7).
Txangoaren prezioa 8€ da eta uztaileko ordainagirian kobratuko da. Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute ekainaren 13a baino lehen.
Eguraldi txarra eginez gero, beste aukera bat dugu, beraz, eguraldiak ez du txangoa baldintzatuko. Euria egiten baldin badu, beste leku batera joango gara baina ordutegia eta eraman beharrekoa berbera izango da.







