Pasen ostiralean, urriak 16, Ibilaldia 27 Bizkaiko ikastolen jaiaren aurkezpen ofiziala egin zen Santurtzin. Ekitaldian zehar, edizio honetako xehetasunak, uzolanaren balioa eta eskualdean euskarari emandako bultzada azpimarratuz.
Antolakuntzatik esker mezu zintzoa helarazi nahi zaie familia guztiei eta langile taldeari emandako inplikazio, ilusio eta ahaleginagatik, ezinbesteko zutabeak baitira jaialdi hau egi bihurtzeko.













