Hobekuntzak gure ikastolan (2025)
Ikasturte honetan, gure ikastolako instalazioetan hobekuntza garrantzitsuak egin ditugu, helburu argi batekin: gure haurrentzat ingurune atseginagoa, funtzionalagoa eta gure hezkuntza-ereduarekin bat datorrena eskaintzea.
Hona hemen egindako lan nagusiak:
-
Haur Hezkuntzako (lehen zikloa) gela berriak: zabalagoak, argitsuagoak eta haurren garapenera egokituak.
-
Aerotermia-sistema berria: erosotasun termikoa hobetzen du eta jasangarritasunaren aldeko apustua da.
-
Patio berritua: naturalagoa, seguruagoa eta estimulu gehiago eskaintzen duena. Pergola bat ere jarri dugu itzala emateko.
-
Patiotik sarbide berria: familientzat irisgarriagoa eta eguneroko erabilerarako praktikoagoa.
-
Jantokiko office berria: janaria bertan prestatzeko aukera ematen du, aniztasun handiagoarekin eta osasunari begira.
Hobekuntza hauek guztiek gure ikastolaren bizitasuna eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa erakusten dute, betiere umeak erdigunean jarriz.







