Bihotz Gaztea Ikastolak Lidergo Partekatua gaiari buruzko bideoarekin irabazi du saria.
Pozarren gaude, Euskalit-ek antolatutako “Gestión en Corto / Kudeaketa Laburrean” lehiaketaren 9. edizio irabazleak izan garela iragartzeko. Sari honek gure Ikastolaren funtsezko balioa aitortzen du: Lidergo Partekatua.
Gure bideoak, Ikastolako pertsona guztiok —familiak, langileak eta ikasleak— nola lan egiten dugun erakusten du, eredu partekatu eta kooperatibo baten bidez erakundea aurrera eramanez.
Eskerrik asko, 6. mailako ikasle!
Sari hau lortzeko ezinbestekoa izan da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen inplikazioa. Bideoaren protagonista izan dira, kazetari-lanak primeran eginez.
Era berean, gure komunitate osoari gure esker ona adierazi nahi diogu: bideoan agertu zineten guraso, irakasle, langile eta ikasle guztiei. Sari hau denona da, Bihotz Gaztea Ikastolak Euskalit-en balioak eta Kudeaketa Aurreratua bere egunerokoan txertatzen dituela erakusten baitu.
Zorionak denei eta jarrai dezagun elkarrekin lanean!












