Agenda 2030eko 12. helburua Ekoizpen eta kontsumo arduratsua dela kontuan izanik, eta aurreko urteetan jasotako arrakasta ikusirik, hemen duzue berriz eskulan lehiaketa. Beraz, familia osoa jar zaitezkete lanean: haurrak, gurasoak, aitite-amamak…
Gai librea da. Baldintza bakarra, birziklatutako materialaz eginda egon behar dela.
Ikastolako familiak.
Hiru kategoriatan banatuko dugu lehiaketa:
- Haur Hezkuntzako ikasleak
- Lehen Hezkuntzako ikasleak.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Ikasle bakoitzeko lan bat. Elkarren artean egitekotan (anaiak; anai-arrebak; ahizpak…) lan bakartzat hartuko da, soilik kategoria batean.
Eskulanak ikastolara ekarri beharko dira. Eskulanekin batera gutunazal bat, itxita, eta bere barruan ohartxo bat ikaslearen datuekin: izena, abizenak eta bere maila. Gutun-azalean idatzita ikusi beharko da eskulanaren izenburua.
Irakasleak, Ingurumen Batzordeko ikasleak eta ez-dozenteak izango dira.
Eskulanak erakusketa amaitu eta gero berreskuragai egongo dira.
-
- Eskulana ikastolara ekarri: apirilaren 24ra arte.
- Eskulanen erakusketa: apirilaren 27tik aurrera.
- Lehiakideei aitortza: maiatzaren 14an.









