Gure Ikastolak aurtengo Korrikaren parte hartzaile fina izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Arratsalde horretan jarduera ezberdinak izango dira Ikastolan.
- Umeentzako eta euren familientzako tailerrak.
- Errigora produktuen dastaketa.
- Bingo musikatua.
- Korrikaren koreografia.
- Musika.
Korrikako Itsulapikoa eskuragai izango dugu arratsalde horretan ere bai eta gogoratu ekarpenak 24. edizioko ikastolaren kilometroa erosteko izango dela. Azken finean, zer gara euskara bera ez bagara?
Giro paregabea egongo da, zuen parte hartzea eta laguntza baino ez zaigu falta.
Anima zaitezte!








