Aurtengo ikasturteari bukaera bikaina emateko, datorren larunbatean, ekainak 15, ikastolaren jaia ospatuko dugu.
Iaz bezala, aurten ere, ikastolako jaiaren eguna bazkari batekin borobildu nahi dugu.
Animatzen al zarete?
Markatu eguna zuen egutegian, primeran pasatuko dugu eta!
Izena emateko, maiatzaren 26ra arte (hau barne) erantsita daukazuen GALDETEGIA * apunta zaitezkete.
Eskerrik asko!
*Bazkaria egiteko gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat behar dugu.
Galdetegi hau bazkarirako izen-ematea izango da eta hurrengo ordainagirian kobratuko da. Aurrera egin ezean, ez da kobratuko.
Adi egon, informatzen jarraituko dugu…








