Azterkosta lehiaketan gure ikasle den Jokin Imazek 1. kategoriako saria irabazi du. Sariak otsailaren 22an Bilboko Itsas Museoan egin zen ekitaldian banandu ziren. Zorionak Jokin!
Azterkosta udazkeneko kanpaina bat da, euskal kostaldearen ezagutza eta haren egoera ekologikoaren ikerketa sustatzen dituena. Aztertu programaren barruan dago.
Aztertu Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, ingurumena ezagutuz eta herritarren parte-hartzea bultzatuz ingurumena zaintzeko beharraz ohartarazi eta kontzientziatu nahi duena, eta, aldi berean, gizakiaren eta ingurunearen arteko harreman jasangarria bilatzen duena.
Aztertu programak 3 kanpaina ditu, gure natura-ondarearen hainbat alderdi jorratzen dutenak:











