Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna.
Agate Deuna eguna otsailaren 5a den arren, bezperan ospatu egiten da. Aurten otsailaren 4a igandea izanik, Ikastolan aurreko ostiralean (otsailak 2) arratsaldez irtengo gara abestera. Hortxe dituzue ikastolan landuko ditugun abestiak.
LHko ikasleak herritik abestera irtengo dira 15:00etan. Ibilbidea modu erosoan egin ahal izateko gurasoen laguntza eskertuko genuke. Hortxe, beraz, boluntario gisa izena emateko galdetegia.
Herritik bueltan, 16:00etan, LHko ikasleak HHko ikasleekin elkartuko dira Mirabueno parkean abesteko. Hortaz, herriko kaleetan edo Ikastola ondoko parkean bertan aukera izango duzue zuen seme-alabak abesten ikusteko.
Mirabueno parkean kantatu eta gero ikasle guztiak beren geletara bueltatuko dira irakasleekin batera. Ondorioz, gurasoek ohiko lekuan eta orduan (16:30ean) itxarongo dituzue zuen seme-alabak.
Egun horretan ikasleak arropa tradizional baina erosoz jantzita etortzeko eskatzen dizuegu: praka urdinez edo beltzez, alkandora zuriz eta arrantzale zapiaz. Nahi duena baserritarrez jantzita ere etor daiteke.
Eguraldia edozein izanda ere kantatzera irtengo gara, beraz gomendatzen dizuegu euria iragarrita badago, zuen seme-alabek aterkina ekartzea Ikastolara.










