Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ohitura zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean (otsailaren 3an) samako harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Águeda edo Agate Deuna.
Zergatik ospatzen da Agate Deuna?
Agate Deuna eguna otsailaren 5a den arren, bezperan ospatu egiten da. Horregatik, otsailaren 4an arratsaldez irtengo gara abestera. Hortxe dituzue ikastolan landuko ditugun abestiak.
LHko ikasleak herritik abestera irtengo dira 14:45ean. Hortxe doakizue egingo dugun ibilbidea. Mila esker egun horretan laguntzeko zuen burua eskaini duzuen gurasoei.
LHko ikasleak herritik ibiliko dira kantatzen eta bueltan, 15:45etan, HHko ikasleekin elkartuko dira Mirabueno parkean abesteko. Hortaz, herriko kaleetan edo ikastola ondoko parkean bertan aukera izango duzue zuen seme-alabak abesten ikusteko.
Mirabueno parkean kantatu eta gero ikasle guztiak beren geletara bueltatuko dira irakasleekin batera. Ondorioz, gurasoek ohiko lekuan eta orduan itxarongo dituzue zuen seme-alabak.
Egun horretan ikasleak arropa tradizional baina erosoz jantzita etortzeko eskatzen dizuegu: praka urdinez edo beltzez, alkandora zuriz eta arrantzale zapiaz. Nahi duena baserritarrez jantzita ere etor daiteke.
Eguraldiaren arabera irtengo ote garen inguruko erabakia azken momentuan, egunean bertan, hartuko da.








