Ikastolen Elkarteak sortutako marko orokorra oinarritzat hartuta gure ezaugarri eta testuingurura egokitutako marko propioa garatu dugu.
Ikastolak Haur Hezkuntza bi ziklotan banatuta dugu:
HH 1. zikloa 0 – 2 urte.
HH 2. zikloa 3 – 6 urte.


Haur Hezkuntzan-Zerosei-3 printzipio metodologiko ditugu, 3 hitz klable:
-
Konfiantza: Haurraren berezko gaitasunetan konfiantza dugu, gaitasun beteriko pertsona bat da.
-
Errespetua: Errespetua diogu haurrren izate osoari eta bakoitzaren garapen-erritmoari ere.
-
Segurtasun fisiko eta emozionala: Haurraren ziurtasun fisiko eta emozionala bermatuko dugu mugimendu eta ekintza autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.
