Dakizuen moduan, ikasturtean zehar Txirringa eskolarekin lanean aritu gara. Orain arte bi txango txiki egin ditugu, eta lan honi amaiera emateko hirugarren saio bat egingo dugu:
🚲 Santurtzitik Zierbenara bizikletaz ibilbide bat egingo dugu.
📅 Noiz? Maiatzaren 21ean, goizeko 9:00etan abiatuko gara.
🕧 Itzulera: 12:30erako ikastolan egongo gara, goizeko ekintza izango baita.
GARRANTZITSUA
-
Egun horretan, ume bakoitzak bere bizikleta (edo patinetea, bizikletan moldatzen ez bada) eta bere kaskoa ekartzeko aukera izango du.
-
Bestela, enpresak bizikleta eta kaskoa utziko dizkie.








