Santurtziko AMAL elkartearen laguntzaz, ikastolan aurten ere Saharauiarren aldeko janari bilketa egingo dugu. Sahauriarrek badiraute urte askotan egoera penagarrian, nazioarteko laguntzari esker bizirauten. Gure laguntza ezinbestekoa dute eta ez diegu hutsik egingo.
Guk batutakoa eta Euskal Herriko beste tokietan jasotako janaria eta beharrezko beste hainbat material bost trailerretan garraiatuko da, XXI. Sahararen aldeko euskal karabana osatuz.
Ekarri ahal duzuena, otsailaren 9tik 12ra, hurrengoa da:
- Lekaleak
- Arroza
- Azukrea
- Pastak
- Sardinen kontserbak oliotan
- Hegaluzea edo atunen kontserbak oliotan
- Konpresak
Otsailaren 12an 16:00etan Santurtziko bildutako janaria Saharartarren aldeko AMAL taldeari emango diogu.








