Kaixo familia!
Badator Olentzeroren eguna eta aurten, abenduaren 19an, DBHko ikasle boluntarioek kalejiran parte hartuko dute HH eta LHko ikasleekin batera. Egun horretan kalejirako parte hartzaileek euskal jantzi tradizionalak ekarri beharko dituzte. Irtengo ote garen inguruko erabakia azken momentuan, egunean bertan, hartuko dugu eguraldiaren arabera.
Kalejiran etorri nahi ez dutenek jarduera ludikoak egingo dituzte gelan.
Gogoratu egun horretako ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango dela eta ez dela jantoki-zerbitzurik egongo.
Mila esker zuen inplikazioagatik, berotasunagatik eta laguntzagatik hain egun bizi eta pozgarri hauetan.







