Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Bilboko Guggenheim Museora irtenaldia egingo dute.
Eguna: urtarrilaren 17an, ostirala.
Txango horren helburua gure ikasleak arteari hurbiltzea da.
Egun osoko irteera izango denez, ikasle bakoitzak bere janaria eta edaria eraman beharko du.
Sarrerak eta irteerak betikoak izango dira betiko ordutegietan.
Irteeraren prezioa 11,40 eurokoa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da.









