LH 3. mailako ikasleak, Zestoan dagoen Ekainberri kobazuloa ikustera joango dira, Lehen Gizakiak garaiarekin zerikusia duelako.
Noiz: Abenduak 9
Irteera hau egun osorako denez, janaria eta edaria eraman beharko dute. Gainera, ikasle bakoitzak linterna bat eraman beharko du.
Goizeko sarrera betiko ordutegian izango da, 9:00etan eta 17:00etan itzuliko dira Buenavistako autobus geltokira.
Irteera honek 23€ balio du eta hurrengo ordainagirian kobratuko zaizue.









