Konektatuta, baina Babestuta
Segurtasunez Nabigatzen: Gure Seme-alabak Mundu Digitalean Babesten. Zatoz solasaldira!
Digitalizazio aurrera doa, eta gure seme-alabak txikitatik gero eta gehiago daude teknologian murgilduta. Oso garrantzitsua da haien segurtasuna bermatzea ingurune digitalean eta tresna egokiak eskaintzea arduraz nabigatzeko. Kezka horiei erantzuteko, hitzladi informatibo bat antolatu dugu, non zibersegurtasuneko adituek gazteen babesean ezinbesteko ezagutzak partekatuko dituzte.
Saioan sare sozialen pribatutasunaren kudeaketa, gurasoek kontrola egiteko moduak, ziberjazarpena eta arriskuak saihesteko segurtasun-neurriak jorratuko dira. Horrez gain, familiek egunerokoan aplikatzeko aholku praktikoak eskainiko dira, teknologien erabilera seguru eta osasuntsua sustatzeko.
Eguna: OTSAILAK 4
Lekua: Ikastolan
Ordua: 16:45
Guraso, tutore eta irakasle guztiak gonbidatzen ditugu hitzaldi honetara etortzera eta irtenbidearen parte izatera, elkarrekin gure seme-alabak etorkizun digital seguruago batera gidatzeko ikasiz. Zatoz gurekin!
MUNDU GUZTIARI IREKITA _ ABIERTA A TODO EL MUNDO








