Ikasturte honetan, LH 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurreketa egoitzara kolonietan joango dira.
Otsailaren 5ean irtengo dira ikastolatik eta otsailaren 7an itzuliko dira Fiorentina taberna aurrean dagoen autobus geltokira. Egun horietako ordutegia ohikoa izango da.
Kolonien prezioa 115,25 eurokoa izango da, eta hurrengo ordainagirian kobratuko da.
Oso garrantzitsua da ikasleek tamaina txikiko maletak, motxilak edo poltsak ekartzea eta gurasoek haiekin egitea, horien edukia jakin dezaten.
Eraman beharko dituzten gauzak:
- Beheko izara (90zmkoa)
- Buruko-azala.
- Lozorroa eta pijama.
- Garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila.
- Zira edo anoraka.
- Mendiko botak.
- Kiroletarako oinetakoak.
- Txankletak.
- Koadernoa eta boligrafoa.
- Kantinplora.
- Motxila txiki bat.
- Egonaldiaren egun bakoitzerako behar diren jantziak.(Jantzierantziak, txandalak,jertseiak, galtzerdiak, deportibak, edota errepuestorako oinetakoak.).
- Garbiketarako tresneria: Xaboia, eskuoihala, hortzorea, hortzeskubila, orrazia…









