Igande honetan, urriaren 5ean, festa giroa nagusituko da Elgoibarren: heldu da Kilometroak π! Egun bikaina familian, lagunekin edo kuadrillan pasatzeko, eta aldi berean herria eta inguruak ezagutzeko aukera paregabea.
Denetarik izango da: musika, tailerrak, jolasak, herri kirolak, jan-edan ona eta askoz gehiago. Ikastolak egitarau betea prestatu du, txikienek zein nagusiek primeran pasa dezaten. PROGRAMA
Gainera, aukera ezin hobea da Kilometroaken giroa bizitzeko, ikastolei babesa emateko eta egun alaia, kulturaz eta giro onez betea gozatzeko.
Beraz, badakizuβ¦ zatoz Elgoibarrera, gozatu eguna eta utzi zeure burua festaren giroan murgiltzen! π









