DBH3ko ikasleak Areetara joango dira datorren apirilaren 9an. Lehenengo bi orduetan klasea izango dute eta gero Bizkaiko zubira joango dira. Hori dela eta, Barik-a kargatuta eramatea ezinbestekoa da.
Lehenengo eta behin Getxoko etxe handien pasealekuan ibiliko dira, beroien inguruko lanketa-jolas bat egiten. Amaitzeko, hondartzara joango dira tarte batean. Ohiko ordutegian (14:40etan) bueltan egongo dira.
Goizeko irteera izanik, hamaiketakoa eraman dezakete.
Noiz: apirilak 9
Joateko ordua: 10:30ean
Bueltatzeko ordua: 14:40etan








