Apirilaren 10ean, asteazkena, DBH 4ko ikasleak Igorrera joango dira Industria Erronka izeneko ekimenaren testuinguruan. Autobusa goizeko 9:00etan etorriko da ikasleen bila eta Igorrera abiatuko da. Bertan Elektro Ilunbe enpresa bisitatuko dute. Handik autobusa berriro hartu eta BEC!-era abiatuko dira, bertan burutuko den ekitaldia ikusteko, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera. Eguerdiko 14:00etan autobusa BEC!-etik aterako da eta ikastolara ekarriko ditu. Arratsaldeko saioan ikasleek klasea izango dute, hortaz, jatekoa ekarri beharko dute.







