Ibilaldiaren denda ofiziala zabaldu da dagoeneko Santurtzin, eta herritar zein euskaltzale guztiak bertaratzera gonbidatuta daude. Bertan, antolakuntzak prestatutako arropa, osagarri eta material ezberdinak egongo dira eskuragarri, euskararen aldeko jaia babesteko.
Denda Antonio Alzaga etorbideko 32A zenbakian dago kokatuta, eta urrian zehar ondorengo ordutegian egongo da zabalik:
- Astelehenetan: 10:00 – 13:00
- Asteartetan: 17:00 – 20:00
- Ostegunetan: 17:00 – 20:00
Zatoz gure materiala ezagutzera, erosi zure arropa eta jantzi Ibilaldia. Zuen zain gaude!

















