Azaroaren 25ean, Bihotz Gaztea Ikastolatik “Mugak bihotzetik” hitzaldia antolatu genuen. Bertan, mugen garrantziaz, beren funtzioez, helduaren rolaren inguruan eta eguneroko egoera desberdinetan nola jokatu hausnartzea izan zen gure helburua.
Gune segurua eta konfiantzaz betea izan genuen, elkartrukea eta ikaskuntza biziko dinamika sortuz. Guztiok elkarrekin partekatu genuen esperientzia, eta egunerokora eramateko zerbait baliotsua jaso genuen.
Zaintzatik, errespetutik eta bihotzetik…
Eskerrik asko!












