Azaroaren 26an, asteartea, DBH 4. mailako ikasleek txangoa egingo dute Sestaora, Vicinay Marine enpresara. Bertan Euskadiko First Lego League eskaintzen duen formakuntza saioan parte hartu ahal izango dute. Aurtengo erronka ozeanoen esplorazioa da. Ozeanoetan izaki bizidunak eta itsasoko energia eolikoko plataformak elkarrekin bizitzeko erabiltzen diren teknologia jasangarriak ezagutu ahal izango dituzte.
Irteera ordua: 10:00etan ikastolatik.
Itzulera ordua: 13:15ean
OHARRAK:
- Irteeraren aurreko eta ondorengo klaseak mantenduko direnez, ikasleek lanerako behar duten materiala ekarri behar dute.
- Metroan joango direnez, BARIK txartela kargatuta ekarri behar dute.







