Datorren asteartean, azaroaren 4an, DBH4ko ikasleak Bilbora joango dira Mariaren Bihotza plazako aztarnategia bisitatzera. Bisitan zehar indusketa prozesua azalduko zaie, prospekzioetatik hasi eta bisitagarri egiteko espazioak egokitu arte.
Bilbao Bizkaia museoak eskaintzen duen bisita da, bertako profesionalek bideratuta. Bisita honek lotura zuzena dauka ikasleek aurten First Lego League-n izango duten proiektu zientifikoaren erronkarekin.
Abiapuntua: goizeko 10:00ak, ikastolatik.
Itzulera: Ohiko ordutegian.
Bilbora metroan joango direnez, BARIK txartela kargatuta eramatea ezinbestekoa da.
Goiz osoko irteera denez, hamaiketakoa eraman dezakete.
OHARRA: Bueltako bidaian Peñotan geratuko gara. Beste geltokiren batetan geratu nahi izatekotan, aldez aurretik tutoreei jakin arazi, mesedez.







