Datorren apirilaren 24an (ostirala) DBH4.eko ikasleek Berangoko Burdin Hesiaren Memoriaren museoa bisitatuko dute. Irteera honen bidez Social Sciences ikasgaian lantzen den Gerra Zibilaren inguruko ezagupenak sakontzeko aukera izango dute.
Irteera goiz osokoa da,14:40etarako bueltan egongo gara, beraz hamaiketakoa eraman ahal izango dute.
Bertara joateko Bizkaiko zubia eta metroa hartuko dute ikasleek, beraz, Barik txartela kargatuta eraman beharko dute eta zubi esekian egon beharko dira goizeko 8:20etan.
Menditik ibiltzeko oinetako egokiak eramatea komeni da, eta eguraldiaren araberako arropa egokia ere.
Santurtzira heltzean, ikasleak beraien kabuz itzuliko dira beraien etxeetara (ez gara ikastolara itzuliko). Familiaren batek salbuespenik egin behar badu, tutoreaka ohartarazi beharko ditu aurreko egunerako.







