Apirilaren 17an (asteazkena), DBH 3ko ikasleak Pasaiara joango dira Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzera. Bertan San Juan baleontziaren erreplikaren lanak ezagutu ahal izango dituzte. 1.563an Kanadan ondoratutako itsasontziaren erreplika XVI. mendeko teknikekin burutzen ari dira. Hori dela eta, UNESCOren babesa dauka egitasmo horrek.
Egun osoko irteera denez, ikasleek bazkaria eraman ahal izango dute. Irteeraren prezioa 26,25 euro izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.








