
STEM School Labela aintzatespen edo errekonozimendu europa mailan ematen den zigilu bat da, European Schoolnet sareak bultzatutako Scientix plataformaren baitan garatzen dena. Ikastetxeen zientzia-teknologia ikas arloetako gaitasun-zigilu honek, STEM gaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeaz gain, aitortza eta bikaintasuna bultzatzen ditu.
STEM School Labelaren zigiluare lorpenak ikastexeak STEM alorren irakaskuntzan maila aipagarria lortu duela suposatzen du. Zigilu honek ikastetxeek euren STEM irakaskuntza sustatzeko bikaitasun eta aitormen bat bultzatzen du. Ikasleen zinetzia eta teknologiaren inguruak izango dituzten etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestakuntzan egindako lanak azpimarratzen ditu.
STEM School labelaren lorpena ebaluazio eta egiaztapen prozesu bat eskatzen du. Prozesu honetan ikatetxeak STEM hezuntzaren inguruko kompromezua eta garapena bermatu behar du, horretarako ebaluazio tresna bat erabili behar du eta egiten diren prakitka pedagogiko errealen ebidentziak, egindako proiektuan adibide errealak eta STEM disziplenekin erlazionaturiko adibideak eskini behar dira. Ebidetzia hauek aditu talde batek aztertu eta onartu ondoren, europa mailako plataforma batetan publiketzen dira beste ikastexeentzako eredu baliagarriak izan daitezen.

Uda honetan, BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAk STEM School Label Proficient maila lortu zuen. Sari honek zientzia eta teknologiaren arloan egindako lana aitortzen du. ZORIONAK!
STEM School Label zigiluaren helburua da Europako gazteek STEM irakasgaietan duten interesa eta trebetasunak sustatzeko prozesu batean ikastetxeak gidatzea. Horretarako, STEM estrategia garatzeko beharrezko tresnak eskaintzen ditu, ikasleak, irakasleak eta STEM jardueretan parte hartzeko.
STEM School Label-ek autoebaluaziorako tresna bat eskaintzen du, STEM zentro bat definitzen duten irizpide batzuen arabera. Aurre ebaluazio tresna horrek STEM ikastetxe baten funtsezko elementuak eta irizpideak aztertzen ditu. Autoebaluazio-formularioaren bidez, hobetu beharreko arloak identifikatzen dira, eta ekintza-plana eta hori gauzatzeko baliabideak eta iradokizunak ematen dira.
STEM ikastetxetzat hartzen da STEM estrategia argia duen oro, 7 elementu giltzarri eta 21 irizpide dituena. 21 irizpideen zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke.
Zigilua urtero balioetsi egin behar da, horretarako autoebaluazioa eta bidalitako ebidentziak aztertu egiten dira.







