Apirilaren 7an, astelehenean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera paregabea izango dute: ikastolan lo egitea. Esperientzia hau ez da ohikoa, eta oso berezia izango da haientzat, ikasturte amaierako une gogoangarri eta elkarbizitza aberasgarria bizitzeko.
Helburua ez da bakarrik ondo pasatzea, baizik eta ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkarlana sustatzea eta ohiko eskolako testuingurutik kanpo, talde bezala elkar ezagutzeko aukera ematea. Gau batez, ohiko liburu eta arbelak alde batera utzi, eta jolasa, elkarbizitza eta goxotasuna izango dira protagonista.
Afaria bakoitzak etxetik ekarriko du, eta ondoren, talde-jolasak eta dinamika ludikoak egingo dira. Gau osoa ikastolan igaroko dute, lo-zakuekin, esterillekin eta lagunen arteko barreak lagun. Hurrengo goizean, guztientzako gosari goxoa eskainiko da, eta horren ostean, ohiko eskola-egunarekin jarraituko dute.








