Eskola inklusibo eta ekitatibo baterantz
Gogorarazi nahi dizuegu 29. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditugula hezkuntza-komunitate osoarentzat, aurtengo ardatza “Inklusioa ekitatera: etorkizuna programatzen” izanik.
Hezkuntzako profesionalak diren familiako kideak eta gai hauekiko interesa duten gurasoak jardunaldietan parte hartzera animatu nahi ditugu, gure ustez edukiak oso interesgarriak izan baitaitezke haientzat. Gizartean aniztasunari erantzuteko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko gakoak partekatuko ditugu.
- Zer da?: 29. Jardunaldi Pedagogikoak.
- Ardatza: Inklusioa ekitatera.
- Non eta Noiz: Azaroak 26, Kursaal-en.
- Prezioa: 50€ pertsonako.
Aukera paregabea:
Jardunaldietan nazioarte mailako adituak izango ditugu, hala nola Serge Ebersold eta Mel Ainscow, eta baita tokikoak ere, besteak beste, Ane Urizar Zugazagoitia eta Uxue Fernandez Lasa. Ez galdu esperientzia berriak partekatzeko eta sare berriak sortzeko aukera!
Izena ematea:
- Informazio guztia hemen aurkituko duzue.
- Izena-emateko inprimakia.








