Poz handiz gonbidatzen zaituztegu gure ikastolaren ikasturte amaierako festara, ikasturte honetan bizitakoa oroitzeko, elkarrekin egoteko eta komunitate gisa ospatzeko egun berezia izango dena.
Jarduera, tailer, lehiaketa, jolas eta une polit ugariz beteriko eguna izango da familia giroan gozatzeko. Gure hezkuntza-komunitate osoak parte har dezazuen eta festaren protagonista izan zaitezten nahi dugu.
🕘 ORDUTEGI GARRANTZITSUAK:
⏰ 09:15 → Kirol txapelketetan parte hartuko dutenen iritsiera
⚽🏀 09:30 → Futbol eta saskibaloi txapelketen hasiera
🎨🏰 11:00etatik aurrera → Jaiaren hasiera ofiziala, eta ondorengo ekintzak:
- Eskulan tailerrak
- Puzgarriak
- Txosna (10:30)
- Talo tailerra
- Jolasak eta jarduera desberdinak
- Pintxo salmenta 🍢 (ikas- bidaiaren alde) 10:30
- Tortilla lehiaketa 🥘 (Tortillak 9:30etik 11:30era utzi ahal izango dira gazbi-gelan, patiotik sartuta)
- 🏆 14:00etan → Sari banaketa
- 🍽️ 14:30ean → Ikastolako bazkaria (dagoenelo leku guztiak beteta)
🎈 GUZTIOK ZAUDETE GONBIDATUTA!
Familiek 👨👩👧👦, irakasleek, gure langileek, gure ikasle maiteek 🎓 eta ikasle ohiek, eta, nola ez, egun berezi honetan gurekin egon nahi duten lagunek 👫 ere, denek dute lekua gure jaian.
Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta handiagoa izango da festa.
♻️ Ekarri ikastolako edalontzi berrerabilgarria (txosnan 1€-ren truke eskuragarri)
🟢 Ingurumena zainduz ospatu nahi dugu jaia.
💙 GU GARA IKASTOLA, GUREA DA FESTA.
Ekainaren 14ra arte, familia!








