HH 5 gelako ikasleak (Aitziber eta Ane), ekainaren 1ean eta 2an Lurraska Baserri Eskolara joango gara, bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil.
Ekainaren 1ean, astelehenean, goizeko 9:30ak aldera ikastolatik irtengo gara eta ekainaren 2an, 16:00etan bueltatuko gara. Haurren bila Buenavista auzoaren aldapan dagoen autobus geltokira (Fiorentina tabernaren aurrean dagoena) etorri beharko duzue. Ordu horretan etortzerik ez baduzue, seme-alaba ikastolara ekarriko dugu eta betiko ordutegian joango da etxera.
Lurraskara eramateko beraiengandik jasotako gomendioak:
– Segurantza sozialeko txartelaren fotokopia (tutoreari eman maiatzaren 15a baino lehen)
– Barruko arropa
– Txandalak
– Jertseak
– Galtzerdiak
– Zapatillak eta aldatzeko beste oinetako batzuk
– Norberaren garbiketarako tresnak: xaboia, eskuohiala, orrazia, hortzetako pasta eta eskuila…
– Pijama
– Txubaskero edo uretako arropa
– Uretako botak edo/eta mendiko botak
– Etxeko zapatilak
– Ur botila
– Lo-zakua
Oharra: Umeentzako lo egiteko ez dago burukorik. Behar izatekotan koxin bat ekartzea komeniko litzateke.
Umeen arropak zein gauza guztiak markatuta (izena jarrita) egon behar dira, nahasteak saihesteko.
Maletaren tamaina “kabina” neurrikoa izatea gomendatzen dugu, kontuan izan pisua eta tamaina, ume bakoitzak bere maleta eramango baitu.
Lurraska eskolara joateko emandako baimena bete eta andereñoei maiatzaren 18a baino lehen ematea eskatzen zaizue.
Kolonia hauen prezioa 113,5€-koa da, eta ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.
Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute maiatzaren 18a baino lehen.
Haurrentzako oso irteera aberasgarria da eta denek parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.








