Otsailaren 6an, 17:00etan, eskuz egindako jostailuen eta hezkuntza jolasen tailerra egingo dugu, 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren etapa bakoitzerako diseinatua.
Tailer honen helburua hezitzaileek familiei jostailuak eta hezkuntza jolasak partekatzea eta ezagutaraztea da, haurraren garapenaren etapa bakoitzerako. Haurrek zentzumenen bidez interesetik esperimentatzen eta ikasten dute, eta, aldi berean, ezagutza esperientzia aberasgarriekin eraikitzen dute.
Gure proiektuan garrantzi handia ematen diegu ahalik eta errealenak eta naturalenak diren materialei, material birziklatuei eta gure egunerokotasunean dauden materialei. Era horretako materialak erabiltzeak haurrak estimulatzen ditu, ingurunearekin modu esanguratsuan erlaziona daitezen.
Familiek, hezitzaileekin batera, jostailuak edo jolasak egin ahal izango dituzue, ondoren etxera eramango dituzuenak, seme-alabekin gozatzeko.
GUZTIONTZAKO PRESTAKUNTZA IREKIA








